Nekane Perezek eta Oskar Matutek egin dituzte zerrendaburuen aurkezpenak. Marian Beitialarrangoitia Gipuzkoan, Iker Urbina Araban, Onintza Enbeita Bizkaian eta Sabino Cuadra Nafarroan izan dira bozkatuenak eta beraz, beraiek izango dira EH Bilduko zerrendaburuak Kongresurako. Senaturako, berriz, Urko Aiartza Gipuzkoatik, Lorena Lopez de Lacalle Arabatik eta Irantzu Veral Bizkaitik izango dira hautagaiak. Nafarroan zerrenda bateratua adosteko prozesua zabalik dago.