Azaroaren 30era arte eman daiteke izena.
Lehiaketaren helburuetako bat parte hartzaileen ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. TOKIKOMeko zuzendariak, Alaitz Artolazabalek, azaldu duenez, “horrek guztiz bat egiten du toki komunikabideok euskarazko edukiak zabaldu eta haien sormena sustatzeko dugun konpromisoarekin”. TOKIKOM elkarteak Goiena Komunikazio Taldea eta beste 59 toki komunikabide batzen ditu bere baitan.
Parte hartzaileek abenduaren 5ean jasoko dute landu beharreko gaia eta ezaugarrien berri harrera ekitaldian eta, hori bukatu bezain pronto, 50 ordu izango dituzte, gehienez sei minutuko iraupena izango duen film labur baten gidoia osatu, grabazio lanak egin eta edizio lanak burutzeko, iaz baino bi ordu gehiago, Durangoko Azokaren urteurrenari keinu eginez.
Lehiakideek abenduaren 7an entregatu beharko dituzte bideoak, 14:00ak baino lehen. Sari banaketa gala, berriz, abenduaren 8an ospatuko da, Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan (Durangoko Zugaza zineman). Bertan, lan guztien emanaldia eskainiko da eta epaileek ondorengo sariak banatuko dituzte: Lehen Saria, 1.200 eurokoa izango da; bigarrena, 900 eurokoa eta TOKIKOM saria, 600 eurokoa.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak