'Mr. Kebab' ikuskizunaren bi saio aste bukaeran, bata Eskoriatzan eta bestea Elgetan

Idoia Davila 2015ko urr. 29a, 14:55

Joan Estraderrek antzeztutako eta zuzendutako bakarrizketa Eskoriatzako Zaldibar antzokian eskainiko da bihar, egubakoitza, 22:30etan. Zapatuan Elgetako Espaloian ere ikusgai egongo da, ordu berean.

Aldrebeseko umorea

Umorea, magia eta surrealismoa uztartuz Joan Estrader aktoreak algarak eragiten ditu ikusleen artean. Antzezlana aurrera doan ahala sortzen den zentzugabekeriari esker lortzen du hori.

Mr. Kebab bakarrizketak ez du adimen handirik eskatzen entretenigarria izan dadin, adin guztiendako ikuskizun dinamiko eta bizkorra da. Gainera, interakzio ugari dago ikuslearekin, denek parte-hartzen dute eta denak izan ahal dira egiten diren txantxen protagonista edozein momentutan.

Turkiatik etorri eta magiari esker biziko dela azaltzen du Joan Estraderren pertsonaiak. Trikimailu eta hainbat pasadizoen bitartez aldrebeseko umorea sortzea lortzen du.

Mundu osotik

Mr. Kebab Pez en Raya konpainiaren ikuskizun berria da. Estraderrek eta Cristina Medinak sortu zuten 1997an konpainia hau, eta geroztik berezko ekoizpeneko bederatzi ikuskizun eskaini dituzte munduko hainbat agertokietan. AEBetan, Txinan, Erresuma Batuan, Suizan... ospatu diren umore eta antzerki jaialdi ugarietan parte hartu dute. Jaialdi horietan gainera ikuskizun onenaren hainbat sari jaso izan dituzte.

Sarrerak salgai 

Bihar gaueko saiorako sarrerak Eskoriatzako kiroldegian eta www.bibe.me web atarian erosi daitezke 4 euroren truke. Zapatuko Elgetako saiorako sarrerak, aldiz,  Espaloian bertan edo www.entradium.com webgunean daude salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak