Administrazio Publikoaren erreformarako Batzordeak hartutako neurri berrietako bat da eta jaioberrien gurasoei erregistroa erraztu gura zaie, ospitalean bertan horretarako aukera emanez. Formulario ofiziala harrera orokorrean bertan bete ahal izango da, medikuaren onespenarekin eta jaiotza agiriarekin batera. Izapideak eginda, telematikoki helaraziko zaio dagokion Erregistroari.
Ezkontza barruko zein kanpoko jaioberriak eta ama ezkongabeenak erregistratu ahalko dira eta salbuetsita geratzen dira gainerako kasuak. Jaiotza erregistroaren agiria e-postaz bidaliko zaie gurasoei ala ohiko postaz, hala eskatuz gero. Debagoienaz gain, Debabarrenean, Goierri-Urola Garaian ere egongo da aukera eta abendutik aurrera, Basurtun, Ezkerraldean, Enkarterrietan, Gurutzetan eta Donostialdean.