Nafarroa hegoaldeko sortan 15 ekoizleren produktuak jasotzen dira, 50 euroren truke, eta jasotakoaren %25 Lodosa eta Vianako ikastolentzako, Erriberako AEKrako eta D eredua herrialde osora zabaltzeko ekimenerako laguntzetara bideratuko da. Xiberoako Ikastolaren aldeko otarrak, 40 euro eta 52 eurokoak aukeran, tokiko produktuekin osatzen da.
Eskaria bideratzeko Laboral Kutxako 30350059870590098962 kontuan egin behar da ordainketa eta ostean AED, Loramendi eta Jardunen egin behar da eskaera. On-line ere egin daiteke Nafarroako sorrtaren eskaria.
Banaketa puntuak:
Arrasate
- AED euskara elkartean, Arizmendi ikastolan, AEK-n, Erein da jan dendan eta Jaizale tabernan.
Bergara
- Aranzadi ikastolan, Jardun elkartean, Kondepanaderokua okindegian, Osintxuko Txuringo tabernan.
Eskoriatza
- Inkernu tabernan.
Oñati
- Kultur etxean, Txantxiku ikastolan, udaletxeko arkupeetan.
Antzuola
- Liburu dendan, liburutegian.
Aretxabaleta
- Loramendi elkartean.
Aramaio
- Ekonomatoan.