Milango EMO azokan parte hartu dute hainbat euskal enpresak, tartean Danobat Group Soraluce eta Fagor Automation kooperatibek. Urriaren 5etik 10era izan da. 1.300 erakusle eta 150.000 bisitari izan ditu aurten, eta Hego Euskal Herriko eta Espainiako 54 enpresak parte hartu dute.
Danobat Group Soralucek makina-gama berria aurkeztu du Milanen, diseinu kontzeptu berriarekin egina. Hain zuzen, langilearen beharrak hobeto ase nahi dira makina horiekin, ergonomia eta segurtasun hobeak eskainiz.
Fagor Automationek, bere aldetik, soluzio absolutua duten kaptazio-sistema irekien familia berria aurkeztu du; baita erresoluzio nanometrikoak dituzten erregelen familia berria, eta zenbaki-kontrol berria, fresatzaileetarako prestazio berriak dituena.