Hemendik gutxira, 2012/27/UE zuzentaraua indarrik gabe utziko duen Errege Dekretua onartuko da, energia eraginkortasunaren ingurukoa, eta aldaketak dakartza.
Enpresei Errege Dekretuaren eta Energia Kudeatzeko Sistemen inguruko informazioa emateko helburuarekin jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak azaroaren 26rako, eguena (09:30-13:30). Izenematea zabalik dago, eta informazioa eskatzeko, 943 79 30 90 telefonora deitu edo enpresa@debagoiena.eus helbidera mezua bidali behar da. Jardunaldia Efizientzie Energetikoen Enpresa Elkarteak (a3e) emango du eta Mankomunitatearen egoitzan izango da, Arrasateko Nafarroa Etorbidean.
Egitaraua hau da:
09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
09:45 Energia efizientziaren 2012/27/UE Zuzentaraua. Errege Dekretuaren proiektua
10:30 Arautegiaren eskakizunak: kontu-ikuskapenak eta energia kudeatzeko sistemak.
- UNE-EN 162472 oinarritutako kontu-ikuskapenak
- Monitorizazio eta kontrol sistemak
- ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak
12:00 Kasu praktikoak eta industrian ezarritako hobekuntza neurriak: energia aurrezpenak, aurrezpen ekonomikoa eta amortizazioa
13:00 Hobekuntza neurriak eta energia kudeatzeko sistemak ezartzeko diru-laguntzak
13:30 Jardunaldiaren itxiera
Parte-hartzea doakoa da.