Energia eragingarritasunaren gaineko araudi berriaren inguruko jardunaldia antolatu dute

Leire Kortabarria 2015ko urr. 26a, 17:50

Enpresen energia eragingarritasunaren inguruko jardunaldia antolatu du Mankomunitateko Garapen Agentziak. Tamaina guztietako enpresei eta interesa duen beste edozeini zuzendua dago. Izenematea zabalik dago.

Hemendik gutxira, 2012/27/UE zuzentaraua indarrik gabe utziko duen Errege Dekretua onartuko da, energia eraginkortasunaren ingurukoa, eta aldaketak dakartza.

Enpresei Errege Dekretuaren eta Energia Kudeatzeko Sistemen inguruko informazioa emateko helburuarekin jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak azaroaren 26rako, eguena (09:30-13:30). Izenematea zabalik dago, eta informazioa eskatzeko, 943 79 30 90 telefonora deitu edo enpresa@debagoiena.eus helbidera mezua bidali behar da. Jardunaldia Efizientzie Energetikoen Enpresa Elkarteak (a3e) emango du eta Mankomunitatearen egoitzan izango da, Arrasateko Nafarroa Etorbidean.

Egitaraua hau da:

09:30 Jardunaldiaren aurkezpena

09:45 Energia efizientziaren 2012/27/UE Zuzentaraua. Errege Dekretuaren proiektua

10:30 Arautegiaren eskakizunak: kontu-ikuskapenak eta energia kudeatzeko sistemak.

  • UNE-EN 162472 oinarritutako kontu-ikuskapenak
  • Monitorizazio eta kontrol sistemak
  • ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak

12:00 Kasu praktikoak eta industrian ezarritako hobekuntza neurriak: energia aurrezpenak, aurrezpen ekonomikoa eta amortizazioa

13:00 Hobekuntza neurriak eta energia kudeatzeko sistemak ezartzeko diru-laguntzak

13:30 Jardunaldiaren itxiera

Parte-hartzea doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak