AP-1 autobidea astelehenean itxiko dute Gasteizeko noranzkoan Eskoriatzan

Eneko Azkarate 2015ko urr. 23a, 13:52

AP-1 autobideko galtzada erabat itxita egongo da astelehenetik aurrera Eskoriatza parean, Eibar-Gasteiz noranzkoan, Bidegi, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, gaur jakitera eman duenez. Itxiera, zehazki, 120,450 kilometro puntuan egingo da gertatutako lerraduraren ondorioz lur-erauzketako ezponda egonkortzeko lanak direla-eta. Astelehenean, 09:00etan itxiko dute errepidea eta indarrean egongo da zapatuko, urriaren 31ko, 18:00k arte.

Ondorioz, bitarte horretan, by-pass ingurabidea prestatuko da Gasteiz-Eibar noranzkoan, zirkulazioa bi norabidetan ahalbidetzeko; horretarako, pasabideak egokituko dira erdibitzailean, obrak egingo diren zatiaren muturretan (119,520 eta 121,220 kilometro puntuen artean), eta dagokion seinaleztapena jarriko da.

Galtzadaren itxiera beharrezkoa da indusketa egin eta lerratutako materiala kentzeko lanak direla eta, aurreikusitako egonkortze lanen parte. Urriaren 31ko 18:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinaleztapena kenduko da eta galtzada irekiko da Gasteiz-Eibar norabidean; prestatu diren erdibitzaileko pasabideak itxi eta zirkulazioa baldintza normaletara itzuliko da, bi noranzkoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak