Debagoieneko sahararrek elkarte berria sortu gura dute

Mireia Bikuña 2015ko urr. 23a, 13:19

Udalek eta beste erakundeek eta elkarteek antolatutako ekintzatan parte hartuko duen erakunde aktiboa izan gura du: parte-hartzailea. Era berean, azken asteetan Saharako kanpamenduetan egon diren uholdeen sortutako egoera salatu dute.

Bailaran bizi diren sahararrak Kulturaten elkartu ziren elkarte berriaren lehen oinarriak finkatzeko. Elkarte aktiboa eta parte-hartzailea izan gura du, eta ekintzak antolatzeaz gain, beste erakundeek eta elkarteek antolatutakoetan parte hartuko dute. Sahararren aldeko ekimenak egingo dituzte. Euren eskubideak aldarrikatzeko. Gipuzkoako saharraren aldeko elkartearen babesa izango dute.

Kanpamenduen egoera

Era berean salatu zuten 41 urte daramatzatela sufritzen eta euren egoerari ez diotela irtenbiderik ikusten Europear komunitateak ez badu Marruekoseko gobernua presionatzen. Azken asteotan sahararren kanpamenduetan egondako eurite indartsuek hankaz gora ipini dute hango egoera. Uholdeak egon dira eta etxe asko apurtu egin dira. Hango egoera salatzeaz bat, laguntza eskatu dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak