Simon Arrietaren erakusketaren gaineko bisita gidatuak Koldo Mitxelenan

Eneko Azkarate 2015ko urr. 23a, 12:53
Simon Arrieta.

Donostiako Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen Simon Arrieta 1915-1969 erakusketara bisita gidatua antolatu dute oraingo zapatuan, hilak 24, 18:00etan Kulturuneko Ganbaran.

Izan ere, bisita ugari jasotzen ari da Simon Arrieta pintore bergararraren erakusketa monografikoa eta jarduera osagarri bat antolatu dute zapaturako, urriaren 24rako, arratsaldeko seietan. Bisita berezia izango da, Miguel Angel Elkoroberezibar eta Luis Laskurain bertan egongo baitira, liburuaren idazlea eta erakusketaren komisarioa, hain zuzen ere.

"Bergarako arte-kultura eta azken hamarkadetako herriko artisten zerrenda bukaezina adorearen eta Arrietak berak bultzatu zuen artearekiko zaletasunaren transmisioaren fruitu dira". Hala zioen Miguel Angel Elkoroberezibar berak, erakusketaren katalogoaren sarreran.

Jende guztiari irekita egongo den bisita gidatu honetan, Elkoroberezibarrek eragin horretaz eta Bergarako historia hurbilaz hitz egingo du, pinturaren ikuspegitik.

Luis Laskurainek, berriz, Arrietaren erretratu eta paisaien aurrean, xehetasunez azalduko du obraren atzean dagoen teknika: kolorearen aukeraketa, egileak aukeratutako perspektibak… Simon Arrietaren obra dotore eta gertukoaren barruan dauden trikimailuak argituko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak