Eskoriatzako 4x4 ibilgailuen trial erakustaldia, zapatuan Apotzagan

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 23a, 14:14
Lur orotariko ibilgailua, tarte tekniko bat gainditzen. | goiena

Eskomotor taldeko lagunek antolatuta 4x4 ibilgailuen trial erakustaldia egingo dute bihar, zapatua, 15:00etan hasita. Erakustaldia Apotzagako lurretan izango da, eta antolatzaile lanetan dabilen Xabi Oñederrak azaldu moduan, denon gusturako zirkuitua jarriko dute:

"Badira zona teknikoak baloratzen dituzten ikusleak, ibilgailu bat zulo batetik zelan irteten den ikusteaz gozatzen dutenak. Eta, badira odol gosez joaten diren ikusleak ere [Barre], hau da, putzu batean auto bat ez aurrera eta ez atzera dabilela ikusteaz gozatzen dutenak. Bada, guztiek gozatzeko moduko zirkuitua jarriko dugu" 

Sei edo zazpi lagun bailaran 

Oñederrak aurreikusten du zapatuan 20-25 ibilgailu inguruk –prototipoak eta kaleko ibilgailuak– hartuko dutela parte erakustaldian: "Debagoienean sei lagun inguru egongo gara halako ibilgailuekin. Zaletasuna egon badago, baina gutxi animatzen dira halako auto bat prestatzera. Horrekin batera Atxondotik, Elorriotik, eta noski, Nafarroatik etorriko dira. Izan ere, Nafarroan zaletasun handia dago". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak