Frontenis txapelketa mistoa jokatuko dute azaroan UDAk antolatuta

Mirari Altube Arrese 2015ko urr. 21a, 13:23
Frontenis txapelketa mistoko kartela.

Frontenis txapelketa mistoa antolatu du Aretxabaleta kirol elkarteak lehenengoz, eta izena emateko epea zabalik daukate. Interesatuek mezu bat bidal dezatela honako helbidera: udafrontenisa@gmail.com. Azken eguna da azaroaren 1a eta prezioa da 10 euro bikoteko (lehenengo egunean ordaintzeko). 

"Emakumezkoek eta gizonezkoek elkarrekin kirola egitea sustatzea da txapelketaren helburuetako bat eta frontoiaren erabilera bultzatzea eta indartzea bestea", jakinarazi dute UDAko kideek.

Azaroko bi aste bukaeratan izango dira partiduak: 7 eta 8, eta 14 eta 15. "20 bikote elkartu gura ditugu eta lortuz gero lehenengo ligaxka bat egingo dugu eta ondoren finalerdiak eta finalak jokatu", diote antolatzaileek, eta gaineratu dute: "Oraingoz bederatzi daude, hortaz, anima daitezela frontenisa gustuko dutenek, giro polita izango dugu eta".

Sariak dira honako hauek: txapeldunendako, bertako produktuekin egindako otarra; eta txapeldunordeendako afaria bi lagunendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak