Itxura eta eduki berrituak estreinatu ditu 'Guraso.eus'-ek

Txomin Madina Milikua 2015ko urr. 20a, 16:30

Aro berria hasi du orain arte Guraso.com izena izan duen webguneak. Hemendik aurrera, 'Guraso.eus' deituko da Goienak eta Txatxilipurdi elkarteak, besteak beste Arrasateko udalaren laguntzarekin, duela sei urte pasatxo sortu zuten plataforma, eta gaur goizean egindako aurkezpenean eman dute gainerako berrikuntzen  berri.

Gurasotasuna eta euskara, bi oinarri horien gainean sortutako webgunea da Guraso.eus, eta gaur Goienako, Txatxilipurdiko eta Arrasateko Udaleko ordezkariek egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, bertan egindako berrikuntzak handitzeko eta gauza eta formatu gehiago eskaintzeko bokazioaren ondorio dira.

Hala, itxura aldetik arinagoa eta dinamikoagoa dela azaldu dute, eta webgunearekin kolaboratzen duten aditu eta arituen ekarpenak azpimarratu gura izan dituzte.

Aurrerantzean gainera, gaurkotasunarekin lotutako audio eta bideo gehiago agertuko dira atarian, eta Facebook-en eta Twitter-en bidez sare sozialetan presentzia handiagoa lortu gura dute. Gaineratu dute, era berean, erabiltzaileekin hartu-emana indartu gura dutela, ekarpenak-eta jasotzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak