Lanak burutzeko, garbitu behar den hormatik gertuen dagoen erreietako bat mozten da. Ondoren, ur eta xaboiz betetako depositua eta ura presioz botatzen duen arrabol bertikala daraman beso mekaniko artikulatutako kamioiaren bidez ekiten diote lanari.
Foru agentziak azpimarratu du, Gipuzkoako zatiko AP-1eko 26 tunelen garbiketan 53 kilometro horma garbituko direla. Aurreko ekainean hasi ziren lanak AP-8 eta Donostiako Bigarren Ingurabidean. Lan hauek, irteera eta itzulera operazioko joan-etorriak ez oztopatzeko eten ziren ordea.