Iñurrategiren beste lorpen bat

Hongku Chuli Nup mendian, Chamlang mendirako aklimatazioa egiten.

Chamlang mendia (Nepal, 7.319 m), mendebaldeko aurpegitik igotzea lortu zuten atzo Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabaltzak. Oso gutxik igo duten zazpimilakoa da; hain justu ere, bost bider igoa: 1986an, espedizio japoniar batek eta beste korear batek; 1990ean, alemaniar batek eta 1991n Erresuma Batuko batek.

Estilo alpinoan lortu dute gailurra euskaldunek eta berezko zailtasun teknikoei ez ezik, hotzari eta haizeteei aurre egin behar izan diete.

Hiruak ondo heldu dira gailurrera, azkeneko 100 metroak "txarto pasa" badute ere, eta gaur ekingo diote arriskuz betetako jaitsierari.

WOPeak izeneko espedizioa izan da. Goi mailako mendizaletasuna bultzatzen duen fundazio eta enpresa bat da WOP proiektua eta irabaziak, besteak beste, garun-endekapenezko gaixotasunei aurre egiteko bideratzen dituzte.

Hiru mendizaleak Juanjo Otazu kameralariarekin batera daude espedizioan. Izan ere, dokumental baterako materiala batzen dihardute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.