Egiaztapen hauek Ikuskaritza zerbitzuko langileek egingo dituzte. Prozedura bertaratu eta bezeroei fakturak emateko eginbeharra betetzen den ala ez ikuskatzean datza, otsailaren 26ko 8/2013 Foru Arauak jasotzen duenari jarraituz. Zentzu honetan, ikuskatzaileek bisitan zehar ikusten dituzten gertakari guztiak dokumentatuko dituzte, eginbeharra bete ala ez.
Halaber, tiketak (faktura erraztuak) araudiak eskatzen dituen datu guztiak jasotzen dituela ere egiaztatuko dute: zenbakia, data, identifikazio fiskaleko zenbakia eta jaulkitzailearen izen eta abizenak edota izaera soziala, emandako ondasunen edota egindako zerbitzuen identifikazioa, ezarritako zerga tasa eta ordain emate osoa. Faktura egin eta emateko betebeharra ez betez gero, kasu bakoitzari dagokion zigorrak ezarriko dira, zerga araudiak jasotzen duen bezala.
Foru departamentuak nabarmendu duenez, bezeroari faktura emateko eginbeharrak jarduera ekonomikoaren gardentasuna ziurtatzea du helburu.
Kontsumitzailearen ikuspuntutik, faktura transakzioa bete dela egiaztatzen duen dokumentua da eta edozein erreklamazio edo kexa aurkezterako orduan frogagiri gisa balio du. Bezeroak edozein establezimendutan faktura jasotzeko eskubidea du eta, honek datu guztiak jasotzen ez dituen kasuetan, faktura zuzendu bat eskatzekoa.