Primeran ibili dira Atzegikoak Antzuolan jolasean

Txomin Madina Milikua 2015ko urr. 17a, 15:51
Gaur goizeko jolasen une bat.

Atzegik urtero egiten duen kanpainaren harira, hainbat jolas egin dituzte Antzuolako eskolako patioan eta elkarteko kideek eta senideek goiz ederra eta dibertigarria egin dute.

Maleta lasterketa, futboleko atean zein saskian baloiak sartzea... Askotariko ekintzak izan dituzte gaur goizean Antzuolan egin duten Atzegi jolasean ekimenaren barruan. Debagoieneko herri gehienetatik joandako Atzegiko kideek eta baita euren senideek ere,  guztira 40 pertsona inguruk hartu dute parte jolasetan, eta behin goiza amaituta mokadutxoa ere egin dute indarrak hartzeko.

Gaur lehen aldiz egin dute ekimena eta Atzegiren Debagoieneko batzordeko kide den Mikel Lizarralde antzuolarraren esanetan, oso ondo joan da goiza: "Parte-hartzaileak ilusioarekin joan dira, eta  horrelakoetan, errepikatzeko gogoa egoten da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak