Eroski Taldearen esanetan, "berrikuntza sozialeko proiektu horrek laneratzeko aukera berriak ekarriko dizkie
desgaitasunak dituztenei, eta, jendaurreko harreman zuzenaren bitartez, gizartean ikusgarri jarriko dira haien gaitasun eta trebetasun askotarikoak".
Azpeitiko supermerkatuko dendaburu Izaskun Zinkunegik honako hau esan du: "Talde osoak dugu ilusio berezia, eta prest gaude esperientzia berri honi ekiteko. Zenbait hilabetez prestatu gara Eroskiren beste denda batzuetan, eta prest gara proiektu hau aurrera ateratzeko. Desiotan gaude gure bezeroak zerbitzatzeko".
320 metro koadro
Saltokiak 320 metro koadro ditu, eta marka liderretako, marka propioko eta tokiko 3.500 produktu mota izango dira; berebat elikagai freskoak, bereziki sasoiko eta tokiko frutak eta barazkiak. Labe propioa ere badu supermerkatuak, okintzako
produktu egin berriak egunero saltzeko.