Gaixotasun mitokondrialen ikerketa bultzatzen laguntzeko opera-saioa

Ubane Madera 2015ko urr. 17a, 08:00
Iker Galan, bost urteko bergararra.

Elkartasuna opera eran. Horixe da AEMPI elkarteak (Patologia Mitokondrialak Dituzten Gaixoen Elkartea) Arrasaten datorren zapaturako egin duen hitzordua. De Norte A Sur taldearen eskutik, Debla izenburua duen opera flamenkoa taularatuko dute Amaia Udal Antzokian, urriaren 24an, 19:30ean. Sarrerak salgai daude, Kutxabanken, 14 eurotan.

Ikuskizun horren sarreren bitartez batutako dirua gaixotasun mitokondrialen ikerketara eta gaixotasun hori duten umeen erregistroa egitera bideratuko dute; asmoa da erregistro horrek ahalbidetzea ume gaixoek Europan abian dauden entsegu klinikoetan parte hartu ahal izatea, "Espainian erregistro hori barik ezinezkoa da-eta edozein entsegutan edo bestelako terapiatan parte hartzea", esplikatu dute AEMPI elkartetik.

Antzokira joan ezean: 0 Fila

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude 14 eurotan, eta Kutxabanken eskura daitezke.
Horrez gainera, 0 Fila izeneko figura sortu dute antzokira bertaratu ezin direnei baina diruz lagundu gura dutenei hori egiteko aukera emateko. Eta kontu korrontea zabaldu dute haiei begira: 21007992612200349049.

Bestalde, Goiena Klubaren eta Arrasate Irratiaren bitartez ere eskura daitezke sarrerak, zozketa bitartez, AEMPI elkarteak berak emanda.

Iker Galan bergararra

Debagoienean gaixotasun mitokondriala duen mutiko bat dago: 5 urte dituen Iker Galan bergararra. Haren ama Ana Belen Martinezen bitartez antolatu dute opera flamenko saioa Arrasaten. Talde flamenkoaren eskutik jaso zuen Martinezek AEMPI elkarteari laguntzeko helburuarekin dirua batzeko ikuskizuna egiteko proposamena. Dantza konpainiak Ikerri eta haren familiari dena eman dio, obra flamenkoa taularatu ahal izateko ahalegin handia eginda. Hala, Martinezek eskerrak helarazi gura dizkie dantza konpainiari zein inguruko merkatariei, obra taularatu ahal izateko behar den guztia eman dutelako. Besteak beste, Ikerren amak berak ere parte hartuko du operan, 20 artistaren laguntzarekin, pare bat dantzatan azalduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak