Etxepare RAPen kontzertua bertan behera

Eneko Azkarate 2015ko urr. 15a, 11:44

Bertan behera geratu da Etxepare RAP proiektuak gaur Eskoriatzan eman behar zuen kontzertua. Eskoriatzako Huhezi fakultatearen kaperan egitekoa zen 16:30ean hasita, baina antolatzaileek adierazi dutenez, Imanol Epelde, Etxepare RAP, gaixo dagoenez, ezingo dute egin. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko euskara batzordea da antolatzailea eta adierazi dutenez, "sukarra eta eztarriko arazoak" dituela-eta, erabaki dute bertan behera uztea emanaldia. Dena den, datorren urtarrilean antolatzeko asmoa azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak