2. 2016 ekitaldirako zerga itunpea bidezko diru-bilketaren zehaztapena. 13.498.094.000 euroko aurrekontua egin dute; Arabak 2.104 milioi batuko ditu, Bizkaiak 7.063 eta Gipuzkoak 4.330.
3. Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2016 ekitaldian egin beharreko Ekarpenen eta koefiziente horizontalen zehaztapena. 9.102.874.090 euroko ekarpenak aurreikusten dituzte. Erdia Bizkaiak ekarriko du; %33, Gipuzkoak; eta %16 pasatxo, Arabak.
4. 2016 ekitaldirako behin behineko Egokitzapenerako Funts Orokorraren zehaztapena. 122.879.552 euro zehaztu dituzte. Horietatik %70 Eusko Jaurlaritzari dagokio; eta gainerako %30, foru aldundiei. Arabak 6 milioi ipini beharko ditu; Bizkaiak, 18,6 milioi; eta Gipuzkoak, 12 milioi.