Juan Jose Alvarezek jaso du Eusko Ikaskuntza saria

Eneko Azkarate Laspiur 2015ko urr. 14a, 09:10

Juan Jose Alvarez Bergarako UNEDeko zuzendari ohiak jaso zuen atzo Eusko Ikaskuntza Humanitate, Kultura, Artea eta Gizarte Zientzien saria. Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian jaso zuen saria, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea bertan zirela. Txomin Garcia Laboral Kutxaren zuzendariak, sariaren babesleak, eman zion.

Juanjo Alvarez Rubio (Zumaia, 1964) legelari eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna Bergarako UNEDeko zuzendaria izan zen 11 urtez.

Euskal Herriko unibertsitate guztiak batu eta on line bidezko euskal unibertsitate birtual bat osatzea proposatu zuen Alvarezek saria jasotzerakoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak