Ondare Babesa elkarteak, Arrasateko Udalak eta Aramaioko Udalak antolatu dituzte auzolanak.
Izena eman behar da
Urriaren 17an eta 24an egingo dituzte indusketak. Horretarako izena eman beharko da Arrasateko BAZen –943 25 20 20– edo Aramaioko udaletxean –945 44 50 16–. Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geratuko litzateke auzolana.
Hamaiketakoa antolatzaileen esku egongo da.
Bisita gidatua
Horrez gain, urriaren 25ean bisita gidatua egingo dute indusketa gunera.