Beñat Arnaizek irabazi du Empuriebravako ironman erdia

Xabier Urtzelai 2015eko urriaren 12a

Beñat Arnaiz, helmuga gurutzatzen.

Gasteizko ironman erdian lortutako emaitza apartaz –hirugarren postua– konformatu ez eta Beñat Arnaizek urrira arte luzatu du denboraldia, eta esfortzuak merezi izan du, atzo, domeka, Aretxabaletakoak Empuriebravako ironman erdia irabazi zuelako (4:13:51). Podiumera igo, eta ohi duen moduan 2014an hil zen Kepa Jauregi lagunari eskaini zion garaipena: "Borobildu dugu urtea, Amets Arzallusek bertso on baten dioen moduan, familiarena den garaipen hau eskaintzen diot Kepari". [Bideoa iazko lasterketakoa da].  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak