Mikel Olabe: "Eurek dute irtenbidea, gu berba egiteko gertu gaude beti"

Ubane Madera 2015eko urriaren 9a

Ordaindukoak Legazpin, urriaren 8an.

Ordaindu plataformako hainbat kidek manifestazioa egin zuten atzo (eguena) Legazpin, Javier Sotilen, Mondragon Taldeko presidentearen bizitokian. Euren eskakizunak "bidezkoak" direla azpimarratu dute beste behin.

Kooperatiben ekarpenen auzia epaitegietara eramango dutela iragarri du Ordaindu plataformak. Datarik, baina, ez du jakinarazi. Eta bien bitartean, egueneroko manifestazioekin segitzen dute, azken bi urteotan moduan. 

Azkena, atzokoa, Legazpin egin zuten. Tarteka egin ohi duten modura, Mondragon Taldeko buruzagiei (Javier Sotil presidenteari, kasu honetan) presio zuzenagoa egiteko asmoarekin.

"Aurrezkiak aldarrikatzen"

Atzoko manifestazioaren bitartez, Mikel Olabek plataformako bozeramaileak adierazi du  "Javier Sotilek eta Mondragon Taldeko bestelako buruzagiek kooperatibismoa zein ondo egiten duten" adierazteak ez dituela "difuminatuko euren lanpostuak galdu dituztenen eta etengabe eta justiziaz euren kredituak eta aurrezkiak aldarrikatzen dituztenen eskakizun bidezkoak (…) Eurek dute irtenbidea, gu berba egiteko gertu gaude beti", adierazi dute, besteak beste. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak