2016an Bergarako Aroztegi aretoan erakusketa jartzeko eskaera epea, irekita

Julen Iriondo 2015ko urr. 8a, 16:02

Urriaren 30a da Udalean eskaera aurkezteko azken eguna. Eskaera egiterakoan ondorengoak aurkeztu beharko dira, besteak beste: artistaren ibilbide artistikoari buruzko dosierra; erakusketaren ezaugarri nagusiak; erakusgai jarri nahi diren zenbait artelan edo objekturen argazkiak. 

Eskaera egiteak ez dakar, automatikoki, hurrengo urteko programaziorako onartua izatea. Bearteko bi ordezkarik, Pol-Pol argazkilari elkarteko batek, Udaleko Kultura eta Ondare batzordeetako buruek, Udal museologoak eta Kultura teknikariak osatutako batzordeak aztertuko ditu eskaerak, eta hark egingo du aukeraketa. Aurkeztutakoez gain, interesgarri jotzen dituen beste erakusketa batzuk ere antolatu ahalko ditu batzordeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak