Futbol derbi bikoitza oraingo asteburuan, Agorrosinen eta Mojategin

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 9a, 09:00
Bergararen eta Antzuolaren arteko derbia, Agorrosinen.

Aurtengo denboraldian Erregional Preferente mailan jokatuko dituzte gureko taldeen arteko derbiak, UDA eta Aloña Mendi gorago daudelako, eta oraingo asteburuan aukera bikoitza izango da, Agorrosinen (Bergara-Antzuola) eta Mojategin (Mondra-Aretxabaleta) derbi bana egongo delako ikusgai. 

Hala, zapatuan (16:30) bi puntuko aldea duen Mondrak (7) Aretxabaleta (5) hartuko du, eta ordu berean baina domekan (16:30) beste derbi erakargarri bat egongo da, Bergarak (4) Antzuolaren (1) kontra jokatuko duelako dagoeneko konpondu duten Agorrosingo berdegunean.   

UDAk Deustoren bisita 

Hirugarren mailan Aretxabaletak estu hartu zuen joan den astean Zamudio (1-0). Atzealdeko postuetan dagoen UDAk erraztasun gutxi eman zizkion liderrari, baina oraingoan ere esku hutsik itzuli ziren Valleren mutilak. Eta, joera negatibo hori etetea dute helburu. Domekan (16:30), zazpigarren postuan dagoen Deusto hartuko dute Ibarran.

Aloña Mendik etxean 

Eta Ohorezko Erregionalean ere sailkapenean ondo-ondoan dauden bi talde izango dira aurrez aurre domekan (16:30, Azkoagain), Oñatikoek Real Union hartuko dutelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak