Oñatiko Athletic zaleek Arrikrutzeko kobetan ospatuko dute 10. urteurrena, hilaren 14an

Oñatiko Zurigorri Taldeak hamar urte beteko ditu aurten, eta taldeko ordezkariak buru-belarri dabiltza urteurreneko ospakizun ekitaldia prestatzen. Berez datorren eguaztena da egun handia, hilak 14, Athleticeko hainbat ordezkari etorriko direlako Oñatira.

Hain zuzen, bisita berezia izango da, zuri-gorriek Arrikrutzeko Kobak bisitatuko dituztelako: "Oraindik ez digute zehaztu ze jokalari etorriko diren, baina badakigu pare bat jokalari, pare bat jokalari ohi eta zuzendaritzako hainbat ordezkari ere etorriko direla; baliteke tartean Urrutia presidentea ere egotea", azaldu du David Blazquezeka  

Lehoia bisitatzera 

Harrera 18:00ak aldera egingo dute, eta gehienez 60 lagunendako tokia dagoenez ekitaldira joateko asmoa zutenek aurrez eman behar izan dute izena: "Koba barruan ez dagoelako leku askorik. Hala, badakigu Arrikrutzeko lehoiaz ekitalditxo bat egingo dutela, eta ondoren, kanpoan, zaleekin lasaiago egon ahal izango dutela".  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.