Harentzat izango da Nikon D3200 reflex argazki-kamera. Bigarren saria Asier Atxa aretxabaletarraren Urkuluko ilunkara argazkiak jaso du eta hirugarrena Isabel Muñoz arrasatearraren Hegaz irudiak. Lehenak Orioko Aisia hotelean zirkuitu termala eta bazkaria jasoko du saritan eta bigarrenak bi lagunendako afaria ala bazkaria Gure Ametsan. Herritarren saria Garbiñe Alkorta aretxabaletarraren Castro Urdiales argazkiak jaso du – harentzat, Kindle liburu irakurgailua. Boto emaileen artean zozketa, Oihane Lezeta oñatiarrak irabazi du eta Karibu dendaren eskutik kafe produktuen otarra jasoko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.