Bertsoekin emozioetaraino iristeko programa abian da

Aldundiak eta Lanku bertso zerbitzuak elkarteak elkarlanean, aurten ere martxan jarri dute Adin-adin programa. Ekimen honen bidez, hamaika bertso saio eskainiko dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan.

Hala, Bergarako Mizpirualde egoitzan, Maider Arregik eta Joxe Luis Gorrotxategik bertso saioa eskainiko dute urriaren 15ean; azaroaren 12an, Arrasateko Iturbide egoitzara joango dira (biak 17:00etan).
Orbaiz Formoso Mizpirualde egoitzako psikologoak positiboki baloratu du ekimena: "Komunitatean egiten diren ekintzak bertaratu egiten dituzte. Entzuten dituzten bertsoekin konektatu egiten dute eta gaztaroko eta familia giroan bizitako uneak gogora etortzen zaizkie". Bertsoak adineko pertsonengan duen eragin positiboa azpimarratu gura izan du. Olatz Etxabe Iturbide egoitzako koordinatzaileak aurtengo saioa dinamikoagoa egingo dutela dio; hala, aurrez bertsoak ikasita edukiko dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.