Eskoriatzan eskainiko du azken kontzertua Etxepare RAP proiektuak

Imanol Epelde dago Etxepare RAP proiektuaren atzean. Bernard Etxepareren, lehen euskal idaztearen, letrak ikasleei hurbiltzeko rap formatuan plazaratzea erabaki zuen. Formatu arrakastatsua bihurtu da. Datorren astean azken kontzertua emango du Huhezin, Eskoriatzan, proiektu honen ibilbideari "amaiera polita eta berezia" emanez.

Eskoriatzako Huhezi fakultatearen kaperan izango da kontzertua urriaren 15ean, eguena, 16:30ean hasita.

"Euskal literaturako letretan oinarriturik 8 kantu egin ditut, hasi testu klasikoetatik eta gaur egunera arte.  8 kantu eta 2 bideoklip". Hala mintzo da Imanol Epelde bera 27 zapata blogean, proiektuari buruz.

Euskaraz argitaratutako lehen liburua da Linguae Vasconum Primitiae, Bernard Etxeparerena. 1545. Liburuko hitzaurrea kantura eramana dago bideo honetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.