Hasi da gripearen aurkako kanpaina

Jon Berezibar 2015ko urr. 5a, 15:25

Azaroaren 30era arte iraungo du gripearen prebentziorako kanpainak aurten. Xede talde nagusia dira, ohi bezala, 65 urtetik gorakoak, diabetesa ala gaixotasun kronikoak dituztenak, osasun arloko profesionalak eta haurdunak. Txertoa hartzeko, 65 urtetik gorakoek nahikoa dute osasun zentroan nortasun agiria erakustearekin eta gainerako arrisku-taldeetakoek bolantea eskuratu beharko dute dagokion medikuari eskatuta. 

Osakidetzak gaur bertan abiatutako kanpainak 380.000 txerto jarriko ditu, 1.200.000 euroko inbertsioarekin. Osasun erakunde publikotik berretsi dute txertatzea dela gripeari aurre egiteko tresnarik eraginkorrenetakoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak