Ekitaldira aurkeztu ziren 516 hautagaien artean garaile irten da Lazpiur. Finalista bezala hautatua izan zen, Sidra el Gaitero, Feyce eta Asac Comunicacionesekin batera. Enpresa bergararra aukeratu zuten "bikaintasun bilaketaren adibide" izateagatik.
Hautagaiek, ezaugarri zehatz batzuk izan behar zituzten aukeratuak izateko. Enpresa txiki eta ertainen barruan sartzeko, 250 langile baino gutxiago izan behar dituzte eta urtean 50 milioi euro baino gutxiago fakturatu beharra. Horrez gain, helbide soziala Espainia barrukoa izan behar da eta hautagaia ezin da beste tamaina handiagoko enpresengandik kontrolatua izan partizipazioen gehiengoagatik.
Ehun urteak bete zituen iaz Lazpiurrek. Miguel eta Agustin Lazpiur arduradunen aitajaunak sortu zuen enpresa. Zapatak egitetik makineria fabrikazioa buru izatera pasatu zen XX. mende hasieran. Bere produkzioaren %80a 25 estatutara esportatzen du orain.