Bi taldeen artean gazteenak, errugbi saio batekin eman zioten hasiera aurtengo eskola kiroleko ekintza agendari. "Hamaika kirol" probatuko dituztela diote koordinatzaile taldetik. Hau betetze aldera, bi programen artean aukera egiteko ahalmena ematen zaie gazteei. Alde batetik multikirol programa dago. Bailaran gehien praktikatzen diren kiroletan zentratzen da hau. Eskubaloia, saskibaloia, futbola eta atletismoa bezalako jarduerak egingo dira. Lehiaketa kontzeptua sartzen da hauetan. Bestalde, aisialdi programa eskaintzen da. Gazteen aisialdirako ekintzak egingo dira, frontenisa edo malabarismoa bezalakoak.
Izena emateko epea itxia egon arren, oraindik zenbaki zehatzik gabe dabiltza koordinatzaile taldetik, azken uneko sartu irtenak medio. "gutxi gora-behera 1000 gazte" egongo direla adierazi dute LEK-eko arduradunek, ikusita iazko 1.020 gazteren izen ematea.
Eskainitako ekintzak, ikastetxeen arabera, astean zehar bi egun ezberdinetan ezarriko dira. Gainera multikirol programakoek bailarako ikastetxeen artean lehiatzeko aukera izango dute.