Mexikotik Euskal Herrira, elkartasun festa zapatuan Bergarako gaztetxean

Julen Iriondo 2015ko urr. 6a, 08:00
Alita Spinoso.

Ertamerikako herrialdearekin lotuta, dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu dute Kartzela Zaharrean, eta baita kontzertua ere. Ayotzinapa, crónica de un crimen de Estado da emango duten ikus-entzunezkoa, eta Mexicana Clandestina zuzenean ariko den taldea.

19:00etan izango da dokumentalaren emanaldia. Javier Roblesek aurten egindako lanak 2014ko irailaren 26ko gauean izandako gertakariak kontatzen ditu, polizia eta ejerzitoa ikasle gazteen kontra oldartu eta sei hildako, 25 zauritu eta 43 ikasle desagertu egon zireneko gertakari larriak.

"Gobernu federalak duen inpunitatea erakusten du zuzendariak, gertaera larri hauek 68ko Tlatelolcoko ikasleen mugimenduaren gertakariekin parekatuz", Bergarako gaztetxetik zapatuko festa iragartzeko bidalitako oharrean diotenez.

21:00etan, berriz, kontzertua izango da. Alita Spinoso da Mexicana Clandestina, eta bere azken lana, El Balcon de Moras (autoekoizpena) aurkezten dabil egunotan Euskal Herrian. Mexikoko musika popularra edota son musika oinarrian, bertako herri musika gaurkotzea nahi du Mexicana Clandestinak.

Artearen bitartez herri ezberdinen arteko zubiak eraikitzen ditu taldeak.

Sarrera 5 euro kostatuko da, eta dirua ikasle desagertuen gaineko mugimenduarentzat izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak