Abuztuko zenbakiekin alderatuta, ez da aldaketa nabarmenik izan, baina 18 pertsonatan murriztu da langabe kopurua. Hala, Arrasate da biztanleria aktiboaren zati handiena lanik gabe duen herria, 14,89ko tasarekin. Ondoren, Bergara dator, 12.07rekin, eta segidan Eskoriatza, 10. 81ekin.
Kontrara, Leintz-Gatzaga da langabezia gutxien duen herria. Bertan 3 pertsona daude lan barik, biztanleria aktiboaren ehuneko 2,19a, hain zuzen. Eta Oñati da bailarako herri handietatik tasarik baxuena mantentzen duen herria, 7,99ko tasarekin. Gainontzeko herriak, Antzuola, Aretxabaleta eta Elgeta alegia, 8 eta 9 punturen bueltan dabiltza.
Urte hasierako datuekin alderatuta, ia puntu batean jeitsi da langabeen tasa ibarrean. Herri guztietan murriztu da langabe kopurua, Antzuolan izan ezik. Bertan, urtarrilean baino bederatzi pertsona gehiago daude orain langabezian.
Datu horiek Gipuzkoako eta Hego Euskal Herrikoekin bat egiten dute; izan ere, lurralde hauetan ere langabezia tasak behera egin du, gutxi bada ere.