AP-1eko Bergara iparraldeko sarrera itxita egongo da domeka goizean

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko urr. 2a, 16:53
Bergara iparraldeko ordainlekua.

07:00etan hasi eta 11:00ak arte egongo da itxita ordainlekua, baina bakarrik autobidera sartu nahi duten ibilgailuendako. Irtetzeko zabalik egongo da eta ibilgailuak normaltasun osoz irten ahal izango dira.

Bidegitik aurreratu dutenez, Uberako biaduktuaren ikuskapen lanak direla-eta egongo da itxita AP-1 autobidera sartzeko Bergara iparraldeko ordainlekua.

Sarrera hori itxita dagoen bitartean, erabiltzaileek Bergara hegoaldeko ordainlekua erabili ahal izango dute autobidera sartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak