Arizmendiarrietari buruzko dokumentala grabatzen aritu da Gaizka Urresti zinegilea Arrasaten

Maite Txintxurreta 2015ko urr. 2a, 14:00

Kooperatibismoaren aita bezala ezaguna den On Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz markinarrari buruzko dokumentala errodatzen dihardu Gaizka Urresti zinegile bilbotarrak, Arizmendiarrieta: el apóstol de la cooperación izena izango duena. Haren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da aurten.

Lan horren baitan, Arrasaten hainbat elkarrizketa egin ditu Urrestik joan den astean zehar. Orain, berriz, Erroman dago. Aurrerago ere itzuliko da Debagoienera elkarrizketa gehiago egin eta Arizmendiarrietarekin lotura duten lekuen irudiak grabatzera.

Udaberrirako ikusgai

Urte bukaerarako elkarrizketa guztiak grabatuta izatea da zuzendariaren asmoa, Angel Gartziaren esanetan, eta datorren udaberri alderako ikusgai izatea aurreikusten du. Gartziak markinarraren kanonizazioaren alde dihardu lanean, eta adierazi du proiektua lagungarria dela, ikusgarritasuna ematen baitio kausari eta Arizmendiarrietaren figurari berari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak