Arrasaten, Bergaran eta Oñatin antolatzaileak aspalditik dabiltza lanean. Asier Osinaga Antxintxiketan taldeko kideak garbi adierazi zuen Arrasate-Oñati lasterketaren aurkezpenean: "Behobia-Donostia probak gurean duen eragina ikusita erabaki genuen gure lasterketa udazkenera aldatzea". Eta gauzak diren moduan, azken urteotan proba hazi egin da. Bai Arrasate-Oñati bera, bai Antxintxika Krosa (Soraluze-Bergara) eta baita Gaueko Tafyd Krosa ere. Hala, bakarrik entrenatzeaz aspertuta dagoenak, eta lasterketek ematen duten "puntu" hori bereganatzea gura duenak hilabete betea izango du urria.
Datozen lasterketak:
Urriak 10: ARRASATE-OÑATI PROBA: 11.8 kilometro. Izena emateko www.herrikrosa.eus atarian
Urriak 23: GAUEKO TAFYD KROSA: 5.6 kilometro Arrasateko kaleetan, gauez. www.herrikrosa.eus
Urriak 31: ANTXINTXIKA KROSA: 10 kilometro, Soraluze eta Bergara artean. Izena emateko www.kirolprobak.com