Eroskik %46 hobetu du etekin operatiboa lehen seihileko emaitzetan

Jon Berezibar 2015ko urr. 1a, 09:14

Urteko lehen seihilekoaren emaitzen berri eman du Eroskik eta zehaztu dute 36,7 milioi eurokoa izan dela etekin ekonomikoa, kopurutan. Otsailetik ekainera bitarte, 61 saltoki berritu dituzte, Zurekin eredu berriak aurrera egin du eta 538 lanpostu sortu dira. 

Denda sarea ezarpen prozesuan den Zurekin eredu komertzialera egokitzen dabil egun Eroski. Arreta pertsonalizatuan eta sasoiko eta tokiko produktuetan oinarritutako eskaintza dira eredu berriaren ezaugarriak, azaltzen dutenez. Otsailetik uztailera bitarteko epean, 61 saltoki, 8 hipermerkatu eta 53 supermerkatu eraldatu dituzte irizpide horien arabera; 32,3 milioi eurotako inbertsioarekin. Horrez gain, 52 frankizia denda ireki dituzte, 11 milioi euroko inbertsioarekin, eta urte amaierarako 100 dendara iritsi nahi dute, 1.897 saltokik osatzen duten sarera batzeko.

Honekin, fakturazioa 2.966 eurotaraino hazi da lehen seihilekoan. Kontrako aldean, Espainia hegoaldean eta erdialdean zenbait denda utzi eta eskualdatu dituzte eta horrek 27 milioi euroko emaitza negatiboa eragin du. Hala ere, iaz baino %12 hobea da emaitza. 

Enpleguari dagokienez, 539 lanpostu sortu ditu Eroskik aurten, zabaldutako datuen arabera. 

Orotara, hortaz, 36,7 milioi euroko etekin operatiboarekin, ohiko jarduera %46 hobetu du Eroskik. Ustiapen gastua 11 milioi euro murriztea lortu dute eta %68ko hobekuntza ekarri du horrek zerga-aurretiko emaitzetan. Zorra finantza-erakundeekin berregituratua, 70 milioi euro amortizatu dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak