Lau txanda izango ditu Asier Altunaren lan txalotuak Arrasaten: urriak 16 (20:30), urriak 17 (19:30, 22:00) eta urriak 19 (20:30). Urriko kultura egitarauaren barruan eskainiko da filma eta zinema eskaintza, besteak beste, Amy Winehouse musikariari buruzko dokumental polemikoak eta Julio Medemen Ma Ma-k osatzen dute.
Oñatin ere urriaren 16an estereinatuko da (22:30) eta hurrengo emanaldiak izango dira: zapatuan, hilak 17, 22:30ean; domekan, (19:30 eta 22:30) eta astelehenean (19:30).
Aretxabaletan ere eskainiko dute filma, bi aste geroago. Saioak dira: hilak 29 (19:30), hilak 30 (22:00), hilak 31 (19:30 eta 22:00), azaroaren 1ean (19:30) eta 2an (16:00).