Reala-Athletic: derbia argazkitan

Xabier Santxez 2015eko irailaren 28a

Ez zen golik egon euskal derbian, puntu banaketa izan zen atzoko norgehiagokan.

Lehenengo zatian talde zuri-gorria indarrez sartu zen, baina ez zen gai izan egoerari etekina ateratzeko. Bigarren zatian, berriz, Realeko jokalariek zelaia bereganatu zuten, baina, kasu horretan ere, ez zuten golik sartzeko behar adina lan egin. 

Lehenengo zatiaren amaieran, eztabaida sortu zen ustezko penalti batengatik. Illarramendik baloia jo zuen eskuarekin, eta Velasco Carballo epaileak ez zuen ezer adierazi.

Gauzak horrela, Reala 6 punturekin gelditzen da sailkapenean eta Athletic, berriz, 4rekin.

Argazkiak Iñigo Jimenez Baños argazkilariak ateratakoak dira (bloga, flickr).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak