Atzo jokatu zuten Euskadiko jaitsiera txapelketa La Arboledan (Trapagaran, Bizkaia). Debagoiendar bat baino gehiago joan zen proba egitera, eta hiru podiumera igo ziren.
Txomin de Vega elgetarra Euskadiko txapelduna da master 30 kategorian. Txapeldunaren elastikoa jantzi zuen proba amaieran. Berdin gertatu zen Unai Larrea antzuolarrarekin. Kasu honetan kadete mailako txapelduna da Larrea.
Lan bikaina egin zuen, baita ere Iñaki Osa bergararrak. Bere lehenengo parte hartzea izan zen Euskadiko txapelketan eta hirugarren denborarik onena egin zuen master 40 kategorian. Ala, podiumean izan zen.
Salto ikusgarriak helmugan
Atzokoan Trapagaran herrian zegoen kokatuta helmuga eta ikusleek jausi zoragarriak ikusteko aukera izan zuten.