Aretxabaletako Basotxo elkarteko abesbatzaren eskutik Sanmigel jaietan kantuan ibili dira inguruko hainbat kantu zale. Besteak beste Arrasateko, Eibarko eta Elgetako abeslariak. Noizean behin egiten dute hitzordua eta Aretxabaletako Sanmigel jaiak aitzakia ezinhobea izan dira elkartu eta batera kantuan egiteko.