Benetako gertakari bat kontatzen du filmak; hain zuzen, 2006an Suffolk-eko konderriko biztanleak astindu zituena: Ipswich hiriko lasaitasuna guztiz urratuta geratu zen bost emakumeren gorpuak aurkitu zituztenean. London Road kaleko auzotarrek urteak zeramatzaten protestan, kale horretan maiz ibiltzen baitziren prostituten zerbitzuak eskatzen zituzten gizonak. Komunitatea zoritxarreko gertakari horien epizentro nola bihurtu zen deskribatzen du filmak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.