Montrealen haurrak bahitzen ari dira azkenaldian. Bien bitartean, Félixek, hamar urteko mutil batek, eskola bukatu du Old Longueuil-en, itxura baketsuko bizitegi-auzo batean. Irudikorra eta sentibera da Félix, eta, beste haur asko bezalaxe, guztiaren beldur da: gurasoen dibortzio posiblea, krisian daudela dirudienez; haurtxoak mehatxatzen dituzten maniakoak, bizilagun susmagarriak eta baita hiesa ere. Apurka-apurka, haurtzaroko irudimenean izaten diren demonioak errealitate asaldatzaileko demonioekin nahasiko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.