Eskoriatzako Hankamotx eta Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolek ikasturte berriari hasiera emango diote. Horretarako, bi herriotako ikastetxeetara gerturatu dira bertso-eskolen koordinatzaileak gaztetxoak animatzera. Astean ordubeteko eskola izango dute, eta, horrez gain, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko dituzte –bertso topaketak, saio motzak, bertso eskolen eguna…–. Ordutegia, berriz, izena ematen duten gaztetxoek erabakiko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.