Publiko fidela dute, baita Debagoienean ere; horren erakusle da Elgetako sarrera guztiak agortuta daudela. Arrasateko saiorako sarrerak 25 eurotan eskura daitezke antzokiko leihatilan eta Arrasate.eus atarian.
Oinarrian, aurreko lanen bidetik doa: agertokian argi fokuak eta mikrofono parea, besterik ez. Hitzak eta keinuak, asko eta azkar, bata bestearen segidan ederto lotuta; horiek dira Faemino eta Cansadoren ikuskizunetako osagai bakarrak. Ez dute gehiagorik behar aretoak lepo betetzeko.
Bihar, egubakoitzeko, Puntua aldizkarian Faemino eta Cansadori buruzko erreportajea jasoko da.