Donostia Zinemaldia 2015

Euskadiko zinema-aretoen elkarteak 'Loreak' filma saritu du industriari eginiko ekarpenarengatik

Jon Berezibar 2015ko ira. 24a, 11:48

Izandako arrakasta eta sektorean  eragina aintzat hartuta, EZAE Saria jaso dute Loreak filmaren egileek. Lehen aldiz banatu du saria elkarteak eta inflexio puntutzat hartu dute filmak izandako harrera eta arrakasta. 

Estreinatu eta urtebetera, Garaño eta Goenagaren filmak apar artean jarraitzen du. Espainiako Zinema Akademiak Oscarretarako Espainiako hautagaien artean proposatu eta gero, oraingo astean zinema-industriak saritu du lana. EZAEko (Euskadiko Zinema Aretoen Elkartea) ordezkari den Coro Odriozolak eguaztenean egin zen ekitaldian nabarmendu zuen Loreak euskal zinemako "inflexio puntua" izan dela eta sektoreen arteko elkarlanaren alde egin zuen berba. Joxean Muñoz, Kultura sailburuordeak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak hartu zuten parte ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak